Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena Zarautzera eginiko bixitan

KADETE NESKAK GARAIPENAREN BIDERA ITZULI DIRA LARUNBATEAN IRABAZI ETA GERO

Norgehiagoka Zarautzen jokatu bazen ere, oriotarrak zituzten aurkari gure neskek. Aurretik jokatuta zituzten lau partidak galduta iritsi ziren partidura oriotarrak baina ez zen partidu erraza espero.
Hasiera borrokatua izan zen ohikoa izaten ari den bezala azken partidetan, bi taldeek sekulako abiadurarekin ekin baitzioten partidari eta bi saskietan defentsak ez zuen zereginik eraso azkarren aurka.
Lehen laurdena amaitzeko hiru minutu faltan ordea, gure neskek defentsa zertxobait gogortu zuten eta presioaren bidez lapurturiko baloi batzuei esker 10 puntu sartu zituzten konturatzerako: 18-8 gure nesken alde.
Bigarren laurdenaren hasiera bide beretik joan zen eta 12-2 ko partziala lortu zuten lau minutu eskasetan. Hortik aurrera norgehiagokaren erritmoa jaitsi egin zen eta hurrengo minutuetan abantailari eutsi besterik ez zioten egin gure neskek. 34-14 atsedenaldian.
Atsedenaldiak ez zien onik egin eta hirugarren laurdenaren hasieran oriotarren kontraeraso azkarrek min handia egin zuten. Hala ere, aurkariak 10 puntutik gorako abantailara mantentzea lortu zuten laurden honetan,zehar honek zekarren lasaitasunarekin.
Laugarren laurdenak ez zuen kontatzeko ezer berezirik eman, partida erabakita zegoela eta asko jaitsi baitzen bi taldeen intentsitatea eta horrek partiduek berezkoa duten gatza eta piperra kendu zizkioten norgehiagokari.
Amaieran, Uxueren urteak zirela eta, pasta goxo-goxo batzuk jan eta tolosara buelta kalderero egunaz gozatzera. Asteburu honetan, Iraurgiren aurka jokatu beharko dute, benetan partida lehiatua izango dena. Animo neskak eta gogor entrenatu asteazkenean!!!
1,2,3 TAKE!!

menu
menu