Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot ulertezina TAKE Orbela Tabernak sailkapeneko azkenaren aurrean

Ostiralean Lezon jokatu zuten Allerruren aurka (60-58)

Ahazteko moduko partida jokatu zuen TAKE Orbela Tabernak pasa den ostiralean Lezon Allerruren aurka, BKL-rekin batera sailkapeneko azken tokian zegoen taldea. Baja ugari izan arren garaipena etxera ekarri behar zuen tolosarrek, baina atsedenalditik aurrera akatsak akatsen atzetik pillatu zituzten eta porrot gogor bat jasan zuten.

Lehen zatia urdina izan zen eta bigarren laurdenaren erdialdean aurretik ziren 17-27, atsedenaldira 31-37 iristeko. Aurrerago iritsi zen tolosarren ahulaldia, 20-2-ko partzial ulertezin bat jasoz. 3 minutu faltan 11 puntu behetik ziren gureak, baina 45 segunduren faltan 57-nakoa markagailuratzea lortu zuten.

Hemendik aurrerako erabaki guztiak txarrak izan ziren eta garaipena lortzeko aukera oparitu zen. Ez beteranoen partidua izan… Bere lana egin zuen bakarra Karim izan zen.

menu
menu