Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Oria Electricidad garaile Easo-ren aurkakoan

Aste Santutik bueltan Udaberriko txapelketan izango dira lehian.

Larunbatean jokatu zuten partidan garaile atera ziren TAKE Oria Electricidad-eko gure mutilak. Nahiz eta 6 jokalarirekin bakarrik joan Donostira, bikain atera zuten partidua aurrera.

Hasiera batean, nahiko parekatua joan zen markagailua TAKE-ko eta Easoko mutilen arteko lehian, partzialak honako hauek izanik: 12-12 lehenengo laurdenean, eta 16-17 bigarrenean. Baina bukaera aldera, tolosarrak gailendu ziren. Kantxara motibazio handiarekin atera ziren eta gauzak ondo ateratzen ari zitzaizkiela ikusita, geroz eta gehiago hazi ziren. Gauza politak ikusi ahal izan ziren eta baita euren poza ere. Amaierako emaitza 39-68 izan zen.

Esan beharra dago, orain denboraldia bukatu dutela, taldeak lan ona egin duela. Ea berdin jarraitzen duten Udaberriko txapelketan.

Aupa mutilak!

menu
menu