Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide Bide lanean da

Denboraldi gogorra prestatzeko lanean da dagoeneko Yon Gonzalezek zuzendutako taldea

Merezitako atsedenaren ondoren lanean jartzeko garaia iritsi zaio klubeko lehen taldeari. Aurreko denboraldia ederki bukatu ondoren eta honek izango duen zailtasuna jakinik gogotsu iritsi dira jokalari gehienak. Ion kapitainak, denboraldiaren zailtasuna jakinik zapatila berriak aurkeztu ditu, gogortasunaren adierazle inongo dudarik gabe.

Aurredenboraldiari dagokionez, taldeak hurrengo astean 5 eguneko stage-a egingo du Vic-en. Adiskidantzazko partidu ugari jokatuko dituzte bertako taldeen aurka eta lehen erronka txikia izango da.

Jokalarien artean baja ugari izango dira hurrengo denboraldiari begira. Mikel Txiki, Joseba eta Haritz baja izango dira arrazoi ezberdinengatik. Beraien tokia Beñat, Iñaki eta Kaiet juniorrek beteko dute. Taldea oraindik gehiago gaztetuz. Entrenatzaileari dagokionez ez da aldaketarik izango, Yon Gonzalezek 25 urterekin bere hirugarren denboraldia beteko du.

Lanerako denbora da eta jokalariek denbora gutxi izango dute atsedenarako, larunbatean ere hitzordua baitute entrenatzeko. Aste batzuetan Usabaleko kantxa beraien bigarren etxea bihurtuko dute.

Zorte on eta lanera!!

menu
menu