Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Juniorrak txapeldun eta seniorrak bigarren Vic-eko stagean

Lan ezin hobea burutu dute bi taldeek Katalunian eginiko egonaldian

Bi taldeak ostegun goizean abiatu ziren Katalunia aldera Ibarrako festek sortutako burukomin ugarirekin. Ordurarte bi taldeek entrenamendu gogorrak osatuta zituzten txapelketan maila txukuna erakusteko asmoz. Bidaia oso ondo hasi zen Mr. Smith-en orientazioagatik, albergea baino 30 km beranduago konturatu ziren ez zeudela norabide egokian. Bide batez Osonako eskualdea ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Behin albergean, gauzak txukundu eta "herria lo" jokatzeko denbora izan zen.

Hurrengo egunean partiduen txanda izan zen. Juniorrek beraien partidua irabazi eta seniorrek bat irabazi eta bestea galdu zuten. Juniorrek ezin hobeto hasi zuten txapelketa garaipen argi batekin. Seniorrek urtero bezela Corbera taldea indigestatu zitzaien eta finalerdietan izan nahi bazuten handik aurrerako partidu guztiak irabazi beharko zituzten.

Larunbatean bi taldeek aldi berean jokatzen zuten eta biek garaipena lortu zuten beraien asmoetan aurrera pauso garrantzitsua emanez. Seniorrek bi luzepenen ondoren irabazi zuten eta behin bukatuta Salva Maldonadoren clinic-era ziztu bizian abiatu ziren. Ondoren, triple txapelketarako sailkapena zegoen jokoan. Bertan jaurtitzaile finek luzitzeko aukera izan zuten eta Goar, Iñaki eta Joakin gaueko finalerako txartela lortu zuten. Arratsalde horretan partidurik ez zegoenez albergeko futbol 7 zelaia aprobetxatzea erabaki zen. Seniorrak vs juniorrak. Zaharrenak gailendu ziren 3-2 markagailuari buelta emanez tensioz beteriko partidu batean. Dutxatu eta denak tripletako finala ikustera joan ziren. Goarrek finalerdietarako txartela lortu zuen desenpatean kanpoan geldituz. Mate txapelketan nola ez, Koldo lehendakari jauna jurado bezela egon zen puntuaketa ezin hobeak emanez.

Igande goizean bi taldeek aurrera egiteko beraien partiduak irabazi behar zituzten eta ez zuten hutsik egin. Juniorrek arratsaldean erraz irabaziko zuten finala jokatu zuten. Seniorrek aldiz finalerdiak irabazi ondoren finala jokatu zuten. Hasiera kaxkar batek garaipena etxera ekartzea ezinezkoa egin zuen baina lana ezin hobea izan da saskibaloiez beteriko 3 egun hauetan.

Behin txapelketa amaituta tensioak askatu eta alturitasen jokatzeko denbora iritsi zen, TAKE jolas ofiziala aurki izendatuko dena.

Benetan denboraldia hanka onez hasteko egonaldi bikaina, espero dugu egun hauen emaitza aurrerantzean jasotzea!

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu