Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko lehen porrota TAKE Bedaiorentzat

Hasieratik amaierara Zarautzeko taldea nagusi izan da

Lehen partidua irabazi arren bigarren partiduan ezinezkoa izan da garaipena eskuratzea. Aurrean Zarautzeko taldea zegoen eta lehen minututik azkenekora nagusi izan dira jokoaren alderdi gehienetan batean ezik.

Gogoan tolosarrak izan dira nagusi. Lehen segundutik azkenekora baloi guztiak borrokatu dituzte eta beraien defensa kantxa osoan zehar zabaldu dute.

Horrelako gogo eta intensidadearekin gauza asko lortuko dituzte gaztetxo hauek. Aurretik duten erronkarik handiena gogo hori ere entrenamenduetara eramatea izango da eta ez partiduetan bakarrik.

Asko dago hobetzeko baino bide onetik doaz. Hurrengo asteburuan Hernaniren aurka izango dute partidua.

menu
menu