Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Izerditu gabe, ezin irabazi TAKE Bedaiok

Lehen zati ona egin arren alperkeriak porrota ekarri zuen 39-45 galduaz Hernaniren aurka

Zaila izaten da gustora gelditzea partidu bat galtzen duzunean baino Zarautzen eginiko lana oso ona izan zen aurreko astean. Entrenamenduak lan hori mantentzera bideratu ziren baino askotan lanak ez zaitu joan nahi duzun tokira eramaten.

Lehen zatia zoragarria izan zen. Gehiago zen aurkari baten aurka jokoa menperatu eta baloia ederki mugituz saskirako bidea nahiko eroso aurkitzen zen. Atsedenaldira 23-15ko markagailuarekin iritsi zen.

Bigarren zatian partidua oinez eta behar bezelako lanik egin gabe irabazi nahi izan zen. Erreboteak salto egin gabe hartu, baloiaren atzetik korri egin gabe berreskuratu... horrela oso zaila da partiduak aurrera atzeratzea. Pixkanaka pixkanaka Hernaniko taldea markagailuan gerturatzen joan zen. 35. minutuan etxekoak 4 puntu zeuden aurretik. Handik aurrera saskiratu gabe gelditu ziren eta 0-10ko partziak batekin ezin izan zen partidua irabazi.

Entrenamenduetan izerditzen jarraitu beharko dute partiduak irabazi nahi badituzte. Hurrengo astean Ganbararen aurka jokatuko dute goizeko 9:00tatik aurrera.

1,2,3... TAKE!!!!

menu
menu