Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidera bueltatu da TAKE Bedaio

21-20 irabazi dute Ganbararen aurka azken bi partiduak galdu ondoren

Aurreko partiduan jardunaldi kaxkarra egin ondoren garaipenaren bidera bueltatu nahi zuen TAKE Bedaiok Andoiaingo Ganbara taldearen aurka.

Partidurako baja ugari izan ziren, Donald, Liceaga eta Xabi, besteak beste. Normalean baino rotazio txikiagoa edukitzea agian arazo izan zitekeen intentsitatea berdin mantentzeko, baino taldeak, indartsu dagoela erakutsi zuen baloi bakoitza borrokatuz.

Hasieratik etxekoak aurretik jarri ziren, eta amaierarte abantaila mantendu zuten. Tarteka kanpotarrak gerturatu egiten ziren baino partiduan nagusi ziren etxekoak. Azken segunduetan ittolarri pixkat egon zen kanpotarrek berdintzeko jaurtiketa librea izan zutelako, baino ondoren partidua berdinduta zegoela pentsatuz ez zuten faltarik egin eta garaipena etxean geratu zen.

Hurrengo astean Zarautz potentearen aurka neurtuko dituzte indarrak

menu
menu