Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ordiziko txapelketako finalean izan zen TAKE Montezkue

Hiru puntugatik galdu zuten finala etxeko taldearen aurka

Goizean Goierrikoen aurka jokatu zuten gure neskek. Lehen laurdena nahiko kaxkarra egin zuten bi taldeek, eta amaierara 5-0 emaitzarekin iritsi ziren, tolosarrak nagusi zirela. Bigarren laurdenean defentsan oinarrituta baloi ugari lapurtu zituzten eta kontraeraso errazak lortu zituzten. Horrela, atsedenaldira 10 puntuko abantailarekin iritsi ziren urdinak. Hirugarren eta laugarren laurdenean berdin jarraitu zuten intentsitatea jaitsi gabe eta azkeneko emaitza 46-30 izan zen, finalerako txartela eskuratuz.

Ordiziarrak izan zituzten aurkari finalean. Lehen laurden txukun baten ondorioz. abantaila txiki bat lortu zuten tolosarrek, baina ordiziarrak presionatzen hasi ziren eta ezin izan zuten presio hori gainditu urdinek. Atsedenaldira 4 behera joan ziren. Presiotik irteteko arazoak ez ziren desagertu hirugarren laurdenean eta momentu batean 10 puntu baino gehiagoko diferentzia egon zen. Baina ez zuten etsi gure neskek eta buelta eman zioten markagailuari, partiduko azken minutura markagailua berdinduta iritsiz. Erasoko errebote baten ondorioz, ordiziarrak aurretik jarri ziren eta ez zioten garaipenari ihes egiten utzi.

Zorionak neskei lortutako emaitzengatik, ea berdin jarraitzen dugun.

1,2,3 TAKE!!!

menu
menu