Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urte berriarekin hirugarren porrota

Lehen laurden eskasak partidu osoa baldintzatu du. (86-74)

Egoera onean zaudenean hilabete paroiari beldur pixkat izatea normala izaten da. Orain arte ondo egiten ari zarena egiten jarraitu nahi duzu eta horren ondo ateratzen ez dena konpondu. Asko entrenatu dezakezu eta ondo gainera, baino partiduko erritmoak ez dira horren errex berreskuratzen.

Erritmo falta hori erabakigarria izan zen partiduaren nondik norakoan. Araberrikoek laister lortu zituzten lehen abantailak eta taldeak markagailuan joateko egiten zuen ahalegina oraingoan buelta emateko erabili zuen. Hori ez zen nahikoa izan. Nahiz eta azken laurdenean bat, bi edota hiru puntura gerturatu, ez zen nahikoa izan. Momentu horietan erabaki egokiak hartzea falta izan zaigu

Araberrikoek partidu serioa eta bajoirik gabea planteatu zuten. Denbora guztian markagailuan aurretik izanda ez dituzte gauzak batere errex jarri.

Sailkapena oso estu jartzen da. Iñoiz baino hobeto egin behar dugu lan entrenamenduetan garaipenaren bidera ahalik eta azkarren bueltatzeko.

Hurrengo astean Seky talde gasteiztarra izango da bixitari Usabalen.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu