Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Minutuak aurrera, indarrak behera

Atsedenaldira 16-13 aurretik joan arren 20-39 galdu zuten Askatuaken aurka

Azken bi partiduak oso antzekoak izan dira. Pelikula berdinaren errepikapena zirudien. 7 egun lehenago Oiartzunen bizi izandakoa berriro ere gertatu zen Askatuaken aurkako partiduan.

Bi baja garrantzitsu izan zituen taldeak. Peña eta Lastra jaurtitzaile finak, alturako entrenamendua egiten egon dira asteburu honetan beraien fisikoa hobetu nahiean. Gainontzeko jokalari guztiak entrenatzailearen aginduetara izan dira partiduari aurre egiteko.

Lehen bi laurdenak zoragarriak izan ziren. Defentsa gogor batekin eta transizioetan puntuak lortuz, lehen abantailak lortu zituen taldeak 16-13ko abantaila lortzeko partidu erdirako.

Handik aurrera taldea desagertu egin zen eta bigarren zati osoan 4 puntu bakarrik saskiratuta ezinezkoa da partidua irabaztea eta gainera defensan maila jetsi ezkero... oraindik zailagoa emaitza positiboa lortzea.

Lanean jarraitu beharra dago eta hurrengo astean Andoianen indarrak neurtu beharko dituzte 3. aldiz denboraldi honetan.

menu
menu