Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kontzentrazio faltagatik galdu

Komeriak izan zituzten infantil neskek partiduan sartzeko

Aurreko asteko deskantsoaren ondorioz, etxean, beste partidu bati aurre egiteko etorri ziren infantil txikiko neskak. aurkariak ez zituzten ezagutzen, eta hasierako ikuspegian beldurra sartu zen gure nesken gorputzetan. Beldur hau ikusi zen partiduaren lehenengo laurdenean, kontzentrazioa, beldurra, hotza... adjetibo negatibo askorekin definitu daitekeen aktuazioa izan zuten. 0-18ko markagailuarekin bukatu zen zatia.

Atsedenaldian izandako hitzaldiaren ondorioz, nesken motibazioa erabat aldatu egin zen. Beraien buruetan partidoa irabaztearen ideia joan zen, horren ondorioz askoz ere lasaiago atera ziren zelaira. aurreko partiduan bezala nahiko aukera dezente eduki genituen markagailuaren distantzia murrizteko, baina saskiratzeak ez ziren sartu. Bigarren laurdena 4-4ko partziala izanik.

Bigarren laurdenean izandako motibazioa mantendu behar zan partidu polit bat jolasteko. Motibazio eta energi hau atera zuten zelaira, eta notatu zen hirugarren laurdeneko partzialean ere, 10-10 izan zen.

Partidua bukatzeko, azkeneko esfortzua eskatzen zuten bai taldekideen artean, bai entrenatzaileak eta gurasoak ere, baina ez zen izan nahikoa markagailuari aurre egiteko, 6-8ko partzialarekin bukatuz. horrela partidua 20-40 bukatu zen.

Nahiz eta markagailuan diferentzia handia izan orokorrean gure nesken partidua nahiko ona izan zen. Hemendik aurrera hasierako kontzentrazioa eta motibazioa lantzen badugu garaipenak etorriko dira. AUPA NESKAK!!

Saskiratzeak: miren (6puntu), ane (2puntu), maialen (6puntu), jone (2puntu), lucia (2puntu), leire (2puntu)

menu
menu