Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin izan du garaipenarekin itxi TAKE Aldabak lehen fasea

Partidu osoko erregulartasuna falta izan zitzaien garaipena eskuratzeko

Pasa den larunbatean Usabal kiroldegian TAKE Aldabako infantilek Bergarako mutilen bisita jaso zuten, talde sendoa eta batez ere indartsua. Fisikoki haundiagoak, indartsuagoak, bigarren sailkatua ligan eta partidu bakarra galdutakoak. Baina gure mutilek lehen fase osoan zehar egin duten bezala, dena emateko prest atera ziren kantxara.

Lehen laurdenean lan txukuna egin zuten etxeko mutilek, defentsan ez zituzten saskiratze errazak eskaintzen eta erasoan ausart jokatzen zuten dena borrokatzen. Bigarren laurdena ere ondo hasi zen, baina hasiera besterik ez zen izango, segituan Eguberritako afariak eta turroiak nabaritzen hasi ziren eta bergaratarrek ez zuten barkatu, markagailuan alde egiteko probextu zuten. Honenbestez, 16-39ko emaitzarekin iritsi ziren tolosarrak atsedenaldira.

Nahiz eta emaitzak asko ez lagundu, orainarteko partiduetan erakutsi ohi duten jarrera paregabearekin egin zioten aurre bigarren zatiari eta honi esker markagailuan zegoen tartea ez zabaltzea lortu zuten. Gainera besoak jeitsi ez izanagatik azkeneko laurdena irabaztea ere lortu zuten etxeko mutilek eta azkeneko laurdena 10-5 bukatu zen defentsa sendo bat erakutsiz azkeneko minuturarte.

Hemendik bi astetara fase berria hasiko dute, eta orainarteko lanarekin jarraitzen badute ziur emaitza onak lortuko dituztela. Animo etorkizuna zuena duzue eta mutilak!!!

1,2,3.....TAKE!!!

menu
menu