Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE jubenilek galdu egin zuten partidu lehiatu batean

Tolosarrek, ez zuten partidu txarra jolastu Hernani talde indartsuaren aurka, baino asko burrukatu ondoren ez ziren gai izan garaipena lortzeko.

TAKE jubenil “A” taldea, denboraldiko lehen partidua galdu ondoren, gogotsu aurkezten zen bigarren erronka honen aurrean, erronka polita dudarik gabe. Aurrean ligako ekipo indartsuenetariko bat izango dena bait zuten, Hernani K.E. taldea hain zuzen ere. Hernanikoek kalitateko jokalari batzuk, eta benetan luzeak diren beste batzuk ere baditu.

Guzti hau gutxi ez izanda, Tolosakoek 8 jokalariekin bakarrik aurre egin behar zien partiduari, Julen Basa eta Markel-en bajak direla eta, eta fitxa arazoengatik bigarren taldeko jokalarien laguntza ezinezkoa izanda. Arazo hauek taldea kikildu ordez, jokalarien borrokatzeko gogoa gehitu zuten.

Honela, partidua hasieratik berdinduta izan zen. Bi taldeak beraien jokoa garatzeko gai izan ziren lehen minutu hauetan, eta kanasta hartu-eman honetan TAKE-koak atera ziren garaile, 16-15 lehen 10 minutuetan. Bigarren laurdenean ordea, bi taldeek defentsan intentsitatea igo zuten, kanastak ez ziren hain erraz lortzen, eta defentsan gogortasun honen ondorioz, falta ugari gertatu ziren, tiro libre aukera asko eskainiz bi ekipoentzat. 4,60 metroetatik tolosakoak ez ziren fin ibili, 8 saiakeratik behin bakarrik asmatuz, honen ondorioz, atsedenaldira 4 puntuko desabantailaz abiatuz, nahiz eta markagailuan desberdintasun apurra egon, jokoan Tolosakoak ez ziren gutxiago.

Orain dela 7 egun, denboraldiko lehen partiduan, atsedenaldiaren ostean, taldeak 28-5eko partziala jaso zuen, eta ondorioz partidua galdu ere. Aste honetan, taldearen betebeharretako bat hau aldatzea zen. Tamalez, atsedenalditik irteera berriro ere kaxkarra izan zen, 2-8ko partziala jasoz. Igande honetan ordea, jokalariak ez ziren behera etorri, eta hutsarte baten ostean, dinamika aldatzeko gai izan ziren, 10-4ko partziala erdietsi eta laurdena berdinduz. Beraz, azken 10 minutuei berriro lau puntuko desabantailaz aurre eginez.

Baino azken minutu hauetan Hernaniko taldea izan zen gehiago, erasoan asmatu zuten eta presio on bati esker gure mutilei galdutako baloi ugari eraginez. Bukaerako markagailua 47-56.

Nahiz eta emaitza negatiboa izan, sentsaziok positiboak izan ziren, taldeak lehen jardunaldian baino aurpegi hobea erakutsi zuen, eta borroka gogorra eman zuten gure mutilek. Oraindik hobetzeko atal ugari dauzka talde honek, baino jokalari hauek ikasteko gogo handia erakusten dute, bide onean daude eta ziur gaude aste honetan ikusitako hobekuntzak jarraipen bat edukiko duela.

Hurrengo astean, seguraski, ligako partidu gogorrena izango dena tokatzen zaie, Donostian Easo talde indartsuaren aurka. Hobetzen jarraitzeko aukera ezin hobea!


Aupa mutilak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu