Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen berri bat TAKE jubenilentzat

TAKE-ko Junior lehen taldeak markagailu zabal batengatik menperatu zuen Mondragon Unibertsitatea taldea partidu borobil baten ondoren

Orain dela aste bat, gure jubenilek, denboraldiko lehen partidua irabaztea lortu zuten, beraz pisu hori gainetik kenduta zemakiten. Helburu nagusia beraz, denboraldia hasieratik ikusitako harrera egitearekin jarraitzea zen. Aurrean, Arrasateko taldea, jokalari gazteez beteta, eta paper gainean ligako multzo ahulenetariko bat, baino beti da zaila kantxan jarrera egokia erakustea holako kasuetan, eta gure jokalariek guztiz bete zuten eginkizun hau.

Hala ere, egunaren berri onena partidua hasi aurretik eman zen, denboraldian lehenengo aldiz, ekipoko 10 jokalariak elkartu ziren batera, bai entrenamenduak eta bai partiduak kontatuz. Ea zortea beraien alde dagoen hemendik aurrera eta gehiagotan elkartzen diren denak, lana ona egiten jarraitzeko positiboa izango baita.

Jokoari buruz, norgehiagoka ezin hobeto hasi zen etxekoentzat, 9-0eko partzial batekin. Pozgarria da ikustea taldea intentsidade aldetik aurkaria baino gehiago izatea, jarrera horrekin inoiz ez da egongo jokalari hauei ezer aurpegiratzea. Arrasatekoek lehen kanasta lortu ondoren, gauza zertxobait parekatu zen, baino berriro TAKE-koak ziren erritmoa jartzen zuten taldea. Honela, atsedenaldira 36-20eko emaitzarekin abiatu ziren.

Bigarrengo zatian, berriro ere Tolosarrak izan ziren agintean, eta hirugarrengo laurdenaren erdialdean lortutako 13-0eko partzial batek, partidua betirako hautsi zuen. Laugarren laurdenenean, Arrasatekoek ez bezala, TAKEkoek ez zituzten besoak jaitsi eta partiduko laurden onena burutu zuten erasoan, bukaerako 88 puntuetaraino iritsi arte, aipagarria bai anotazio hau, eta bai lortutako desberdintasuna, 43 puntukoa alegia. Bukaerako markagailua 88-45.

Hurrengo astean, larunbata 16:00-tan, guztiz desberdina izango dan norgehiagoka Donostian. Askatuak talde indartsuaren aurka, ligan bigarren doazenak eta jokalari multzo polit batekin. Dudarik gabe erronka oso politta gure mutilentzat.

Asten zehar lana ondo egitera beraz eta hobetzen jarraitzera!

Zorionak mutilak, eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu