TAKE Txiki galtzaile Urretxura eginiko bisitan
Lehenengo bisita porrot batekin hasi dute
Hasi dute denboraldia lehenengo urteko infantil mutilek. Lehendabiziko partida Urretxu aldean jokatzea suertatu zitzaien eta ez zuten posible izan garaipen batekin etxera bueltatzea.
Partida hasi eta berehala ikusi zen partida zaila izango zela, aurkariak oso indartsu kantxaratu ziren eta lehenengo minututik markagailuan aurre hartu zuen. Hala ere, lanean jarraitu beharra zegoen eta mutilek zuten guztia eman zuten partidan zentratuta jarraitzeko. Horren fruitu izan zen bigarren laurdenean egindako lan txukuna, defentsan ondo egon ziren eta erasoan saskiratzeak lortzen joan ziren pixkanaka pixkanaka.
Atsedenalditik bueltan lo kantxaratu ziren jokalariak eta aurkariak hau baliatuz erraztasunez jokatu zuen. Lehenengo partida eta lehenengo porrota izan zen tolosarrentzat, baina lanean jarraitu beharra dago. Datorren astean beste aukera bat izango dute borrokatzen jarraitzeko eta saskibaloiaz gozatzeko. ANIMO MUTILAK!!!!