Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenak ihes egin zion TAKE Izaskuni etxean

Baja askorekin aurpegia eman arren, Orioko taldea izan zen garaile (30-37)

Ez zen ohiko partida izan larunbatekoa, izan ere, deialdian zeuden 12 jokalarietatik bi azkeneko momentuko baja izan ziren eta ezin izan zuten partida hasi ere. Hori gutxi balitz, partidan zehar jokalari gehiagok joan behar izan zuten aldageletara, gaizki sentitzen hasi baitziren.

Partida ez zuten beharrezko kontzentrazio eta tentsioarekin hasi neskek: defentsako markaketetan oso nahastuta ibili ziren, eta Oriotarren kontraerasoak eta erreboteak ez zituzten zaindu. Ondorioz, erasoan lasaitasunez jolasteko aukerarik ez zuten izan eta markagailuak horixe adierazi zuen laurden amaieran (0-11). Aipatu bezala, laurdenaren amaieran taldeak beste bi baja izan zituen neskek zituzten zorabioengatik, eta 8 jokalarirekin jarraitu behar izan zen.

Bigarren laurdenean, ordea, jarrera guztiz aldatuta kantxaratu zen taldea eta benetan duen maila erakutsi zuen. Entrenatzaileek esandakoa guztiz bete zuten neskek, eta Oriotar jokalari indartsuenen aurrean denboraldiko laurden onenetakoa jolastu zuten. Defentsako lan bikainari esker, kontraeraso asko lortu eta markagailua irauli zuten: 14-13.

Konfiantza berrituta irten zen taldea atsedenalditik bueltan, baina, lehen laurdenean bezala, kontzentrazio faltaz. Orio berriz ere ihes egiten hasi zen, defentsan emandako erraztasunak zirela medio, baina taldeak garaiz erreakzionatu zuen, pilak jarri eta puntuak lortu zituen. Horrela, azken laurdenera aukerekin iritsi zen: 24-33.

Azken laurdenean berriro ere defentsa lan ona burutu zuten denek, erasoan, ordea, jokalari gutxi egotea nabaritzen hasi zen, saskirako bidea egitea gero eta gehiago kostatzen zelarik. Laurdena irabazi zen arren, ez zen nahiko izan markagailuari buelta emateko, horrela: TAKE Izaskun 30-37 Orio.

Pena izan zen denbora askoz erakutsi zen maila partida osoan zehar ez erakutsi izana. Aurrerantzean horrelako despisterik berriz gerta ez dadin lanean jarraitu beharra dago. Bestalde, talde honek benetan duen indarra ere ikusi genuen eta nekea nabaria zenean jokalariak erakutsi zuten kasta eta gogoari esker partida azken segundurarte borrokatzen jarraitu izana oso positiboa da.

Datorren larunbatean Hernani izango da aurkaria, 10:30tan Usabal kiroldegian.

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu