Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken segunduan TAKE Aralar garaile

46-48 gailendu ziren Bera Bera talde donostiarrari

Igande goiza, bajak taldean, nekea... Partidu bati aurre egiteko ez zen egoerarik egokiena. Hala ere jakitun ziren Bera Bera gailentzeko egongo ziren arazoak. Joaneko partidua ikusi besterik ez zegoen, jakiteko ez zela partidu errexa izango.

Partidu hasieran bakarrik egon ziren tolosarrak aurretik. 2-4. Handik aurrera markagailuan atzetik joatea tokatu zen. Beti 2 eta 7 puntuko desabantailarekin. Partidua ez zen puskatzen baino ez zuten aurretik jartzea lortzen.

20 segundu falta 3 behetik ziren. Cristina Amondarainek hirukoa sartu eta etxekoek hutsartea eskatu zuten. Hirukoa jaurti, huts egin eta transizio azkar batean Nerea Elosegik garaipeneko saskirapena lortu zuen.

Garaipen bikaina kantxa zail batean. Lanean jarraitu behar dute emaitza onak lortzen jarraitzeko.

Aupa neskak!!

menu
menu