Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Itxaso Leon

Itxaso Leon gertuagotik ezagutzeko aukera. Pasa den asteburuan Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapelketan lehian izateko aukera izan du paper garrantzitsua osatuz.

1.- Badakigu gipuzkoako selekzioak deitua izan zarela, nola jaso zenuen berria?
Egia esan, espero ez nuen notizi oso ona izan zela. Nire entrenatzailea, Yon Gonzalez-ek taldeko neskei aipatu zigun partidu batean “fitxatzaile” bat zebilela inguruan eta taldeko batzuen datuak eskatu zizkioten Yonei. Hortik astebetera, interneten ipini zuten lista bat Gipuzkoako preselekezioa zena eta entrenamendu batzuk egin ostean, hartu egin ninduten.

2.- Zein aurreikuspen dituzu honen inguruan?
Nire jokatzeko erara eta nire teknikak hobetzeko aukera ezin hobea dela iruditzen zait. Gainera esperientzia oso aberasgarria izateaz gain, pertsona berriak ezagutu ditut eta bertan ikasitakoa nire taldearekin elkarbanatzeko aukera berri bat da ere.

3.- Zergatik hasi zinen saskibaloian jokatzen?
Betidanik gustatu izan zaidan kirola izan da. Txikitan, eskolaz kanpoko kiroletan apuntatzen nintzen eta haietan, saskibaloia zen aukeretako bat. Txikitako eta gaur nire lagunak direnak, TAKEn apuntatzea erabaki genuen eta bertan nire aitaren lagun bati esker apuntatu ginen.

4.- Nolakoa izan zen hasiera?
Dagoeneko ia ahaztuta daukat, ja ja ja baina oso ondo oroitzen naiz taldeko kideen artean “pikeak” zeudela, batez ere, eskolaz kanpoko kiroletan beste eskolen arteko partiduetan topo egiten genuelako eta oso arraroa egiten zitzaigun talde berdinean egotea. Baina esan beharra dago, momentu honetan dudan talderik onena dela eta taldean dauden pertsonak ere zoragarriak direla.

5.- Zure jokoa nola definitzen duzu? Zer hobetuko zenuke?
Ahalik eta gehien ematen saiatzen naiz uneoro jolasten aritzen naizenean, baita ere, entrenamenduetan teknika eta nire jokatzeko era hobetzeko. Nire posizioari dagokionez, ni pivota naiz eta asko ikasteko dut oraindik. Eta zer hobetuko nuke? Ba egia esan, kanasta azpian nagoenean, saskiratze teknikak barneratzea saskiratzea hobetzeko.

6.- Nola ikusten duzu denboraldia TAKE Aralar Kirolak jubenilekin?
Denboraldia hasi besterik ez dugu egin baina momentuz nahiko ondo joango dela pentsatzen dugu. Hala ere, zenbait erronka pertsonalak ditugu taldean, esaterako, gure burua altxatzeko ohitura hartu behar dugu partidu bat galtzen goazenean; askotan, burumakur jartzen baikara eta partiduan eragina izaten duela nabaritzen dugulako.

7.- Nesken saskibaloia nola ikusten duzu Take-n?
Azken urteotan, nesken saskibaloiak indar handiagoa duela iruditzen zait, batez ere, TAKE eskolari esker, nesken belaunaldi gehiago edukitzea lagundu digu. Gainera, belaunaldi bakoitzeko neska talde bat dagoela ikusi dezakegu eta honek asko pozten nau.

8.- Etorkizun batera zein asmo dituzu: jokalari, entrenatzaile...?
Jokalari bezala jarraitzeko asmoak ditut, momentuz ez baitakit datorren urtean nola edo zer egingo dudan. Entrenatzaile bezala aritzea gustatuko litzaidake baina denbora falta dela eta, ezin naiz izan.

9.- Eta bukatzeko, nola ikusten duzu kluba orokorrean? Zer hobetuko zenuke?
Nik ustetan, TAKE klub bezala oso ondo dago. Gainera, aurten 25. Urteurrena dela eta, zenbait ekintza egin dituzte Tolosako herrian zehar eta oso erantzun positiboa izan duela iruditu zait eta honek asko esaten du klub baten inguruan ere. Eta hobekuntzari dagokionez eta etorkizunari begira, ikusirik saskibaloiak duen indarra gaur egun, agian, kantxa gehiagoren beharra dagoela pentsatzen dut baina garrantzitsuena azkenean, kantxa gurea izatea da!

menu
menu