Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin Zarautzen

Infantil txikiek ezin izan zuten irabazi Zarautzko La Salle ikastolako frontoian jokatu zuten partidua

Frontoian jokatzen zela eta, izan zen zer hitz egina partidua baino lehen. Esku pilotan jokatuz gero, irabazteko aukera gehiago izan zitzaketela esan zuten partidua aurretik Julenek eta Haimarrek. Gaur egun, bi taldeen artean dagoen aldea ikusita akaso aukera ona litzatekeela pentsa genezake.

Hala ere, Tolosarrak gogoa eta ilusioa jartzeaz beti arduratzen dira, zerbait berria eskaintzeaz. Kontzentrazio akatsak gorabehera, geroz eta maila altuagoa erakusten dute zelairatzen diren bakoitzean. Kalitatezko jaurtiketa bat ez bada, defentsako laguntza bikain bat da eta hurrengoan kontraeraso azkar bat. Ondo eginiko ekintza hauek denak, bata bestearen atzetik egiteko gai direnean, Zarautzen antzeko taldeen aurkako partiduetan ez dira garaipenetik urruti ibiliko.

Gauzek horrela jarraitzen badute, harro egoteko moduan izango dira bai jokalariak eta bai entrenatzaileak ere. Horretarako ordea, astelehen eta asteazkenero orain arte bezala jarraitu beharko dute entrenamenduetan. Gozatuz eta ikasteke dituzten mugimendu horiek ikasteko saiakera eginez.

1,2,3 TAKE!

menu
menu