Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidean berriz ere TAKE Izaskun

Hasieratik markagailuan aurre hartu eta aspalditik merezi zuten garaipena lortu zuten Orion

Lehen faseko azken partida jolastu zuten larunbatean TAKE Izaskungo infantil neskek. Fase honetan taldeak bere maila ona eta astero egindako lana erakutsi du partidaro, neurketa oso onak jolastuta eta, batez ere, asko borrokatuz. Hala ere, zortea ez du beti alde izan taldeak, eta esfortzuaren saria ez da garaipen moduan iritsi. Hori aldatzea lortu zuten Oriora egindako bisitan.

Hasieratik gogotsu irten ziren neskak, eta baloia ondo mugituz saskiratze aukera onak lortu eta lehen puntuak iritsi ziren, baina Oriotarrek gertutik jarraitzen zituzten markagailuan. Partidak aurrera egin ahala, azkar jolasten saiatuz eta saskia indartsu erasotuz, aldea pixkanaka handitzen joan zen.

Ezin zen partida irabazitzat eman ordea, aurkariek ez zutelako etsitzen eta faltak pilatzen hasi zelako taldea. Epaileak amaiera adierazi arte borrokatu beharra zegoela azpimarratu zen, eta horrela izan zen: talde guztiak jarri zuen bere aldetik, bai kantxan zeudenak, baita aulkitik animatu zutenek ere. Azkenean, ondo landutako eta merezitako garaipena: Orio 24-33 TAKE Izaskun.

Hurrengo faseari begira, orain arte bezala segi behar da lanean, minutu benetan oso onak eman ditu taldeak partida guztietan eta hori gogo eta lanarekin lortzen da bakarrik. Seguru azken honen ondoren beste garaipen asko iritsiko direla horrela jarraituz gero.

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu