Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen erraza Oria Electricidad taldearentzat

Aste gogorra izan dute jokalariek aurreko larunbatean jasandako porrotaren ostean, baina eurengan sinesteko balioko dien garaipena lortu dute.

Partidan sartuta kantxaratu ziren hasiera hasieratik, aurkariari ez zieten utzi inongo momentutan partidan eroso sentitu zedin. Gauzak horrela, joko azkarra plazaratu zuten mutilek eta kontraerasoan saskiratze errazak lortzen joan ziren, aurreko partiduetan horrenbeste buru hauste eragin dizkien presioa nahiko erraz gainditurik.

Atsedenaldira alde nabarmenarekin iritsi ziren. Baina askotan esan oi denez, partiduek 40 minutu irauten dituzte, beraz oraindik ez zegoen ezer erabakita.

Bigarren zatian mutilek lanean gogotik jarraitu zuten eta markagailuan zuten aldea gorantz joan zen, 94-44 azken emaitzara iritsi arte.

Lan txukuna egin zuen talde osoak orokorrean, detaile politak ikusi ahal izan ziren eta erakutsi zuten talde bezala jokatzeko gaitasuna badutela.

Aste honetan aurkari gogorragoa izango dute aurrean, Azpeiti aldera egin beharko dute txangoa. Partida zaila izango da baina ilusio eta gogo biziz kantxaratuko dira mutilak garaipenaren bila. 1,2,3….TAKE!!!!

menu
menu