Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot argia TAKE Oria Electricidad-ek

Larunbat goizean jolastu zen partida honetan tolosarrek ezin izan zuten garaipena lortu Easo-ko talde indartsuaren aurka.

Astean zehar landutakoa erakusteko ilusioz irten ziren jokalariak kantxara. Partidua zaila izango zela bazekiten, donostiarrak sailkapenaren buruan kokaturik baitzeuden. Hala ere, aurkariari aurre egiteko gogoz irtengo zirela uste zen.

Lehenengo laurdena bizi joan zen. Donostiarrak gogor hasi ziren jolasten eta tolosarren hainbat hutsegite zirela medio, laurden amaierara abantailarekin iritsi ziren. Bigarren laurdenean ere tolosarren hutsegiteek partiduan eragina izan zuten, laurdenera donostiarren abantaila handituz. Hirugarren eta laugarren laurdenak antzera joan ziren, TAKEko jokalariak buru makur kantxaratu ziren, eta donostiarrek partidua erraz eraman zuten aurrera. Denok dakigu zaila dela aurkari indartsu bati aurre egitea markagailua aldekoa ez denean. Easo-ko jokalariek euren joko ona erakutsiz partidua irabaztea lortu zuten. Esan beharra dago momentu batzuetan tolosarrek erakutsi zutela zertarako gai diren, aurkariei gauzak zail jarriz, astean zehar landutakoa kantxan islatzeko arazorik ez dutela erakutsiz.

Inork ez du dudarik egiten gure jokalariak donostiarren aurka baino askoz ere hobeago jolastu dezaketela. Partiduak 40 minutu irauten ditu, eta minutu bakoitza borrokatzen ikasi behar dute. Orain lanean jarraitu behar dute denboraldiko zati berri bati ekingo baitiote hemendik gutxira. 1,2,3 TAKE!!

menu
menu