Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Bidebide EBA ligara!!

MU 60 - TAKE Bidebide 62

Hasiera batean ligako finala izango zela zirudien baino Arrasatearren porrotak igoeratik garaipen bakar batera utzi zuen talde tolosarra. Aste zaila izan da TAKEko jokalarientzat partiduak zeukan tentsioagatik baina entrenamenduetan eginiko lan onak lasaitasuna ematen zuen.

Partidurako talde osoa prest zaukaten Yon eta Alainek. Karim ezustean osatu zen sekulako esfortzua eginez jokatu ahal izateko. Partidua saskiratze trukaketa batekin hasi zen eta lehen minutuetan saskiraketa ugari egon ziren. Erritmoa moteltzen joan zen minutuak aurrera joan ahala eta hori urdiñentzat mesede izan zen. Atsedenaldira 17 puntuko abantailarekin iritsi zen.

Atsedenaldiaren ondoren Arrasatearrak markagailuan gerturatzen joan ziren, puntu bat aurretik jarri ziren arte. Handik aurrera TAKEkoak finago ibili ziren eta amaiera estu batean garaipena eta igoera lortu zuten.

TAKEren historia lortutako garaipen garrantzitsuena seguraski. Bertara joan ziren zaletu guztiek majo sufritu zuten harmailetan baina azkenean igoera Tolosara etorri zen. Taldekide guztiek lerro hauek erabili nahi dituzte Arrasatera joan ziren guztiei eskerrak emateko eta han egoteko egin zuten esfortzuagatik.

Jardunaldi bakarra gelditzen da liga amaitzeko eta Usabalen Araberri talde gasteiztarra izango da bixitari larunbatean 18:00tatik aurrera.

menu
menu