TAKE Kanpusa martxan
80 ume baino gehiago saskibaloiaz gozatzen aste honetan
Bigarren urtez San Juan aurreko astean TAKE Kanpusa antolatu da. Bertan benjamin, alebin eta infantil mailan dauden neska mutilak biltzen dira. Saskibaloiaz gozatzen duten bitartean, lagunarte atseginean egoteko aukera dute. 80 ume baino gehiago ari dira klubeko entrenatzaile gaituen esanetara. Lau egunez kirola eginez ondo pasatzeko aukera!