Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Larunbatean hasiko dira TAKEko lehen taldearen partidu ofizialak

Euskal Kopa izango dute lehian larunbat eta igandean

Larunbat honetan estreineko partidu ofiziala jokatuko du TAKEko lehen taldeak Azpeitia Azkoitia ISB taldearen aurka. Euskal Kopa izango da lehian Usabalen 18:00etatik aurrera. Aurkaria, zilarrezko LEB Ligan arituko da aurten (gu baino maila bat gorago) eta ez da erraza izango sorpresa ematea.

Igandean, berriz, bigarren norgehiagoka Centro de Estudios Mikeldi taldearen aurka izango du, kasu honetan Bilbon iluntzeko 19:00etatik aurrera.

Pasa den larunbatean bi talde hauek lehian izan ziren eta azpeitiarrak nagusitu ziren 86-67ko emaitzarekin.

Animatu zaitezte larunbatean Usabalgo harmailak betetzera gure taldeari animoak emateko!!!

menu
menu