Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi partiduak galduta, Euskal Kopatik kanpo geratu da TAKE Tolosa

Azkoitia-Azpeitia ISB eta Mikeldi nagusi izan ziren bi partiduetan

Taldea ilusioz gainezka zegoen EBAko eta zilarrezkoa LEB ligako taldeek partehartzen duten Euskal Kopan lehen aldiz jokatzeko. Tolosarrak Azkoitia-Azpeitia ISB eta Centro de Estudios Mikeldi taldeekin batera multzoa osatzen zuen.

Lehenengo partidua azpeitiarrak ziren Usabalean bixitari izango zirenak. Partidu zaila bixitariak maila altugoan jokatzen dutela ikusirik. Azkenaldian barruko jokorako eginiko fitxaketak ziren jokolari urdinen kezka, Mayer eta Garret hain zuzen ere. Hasieratik beraien maila erakutsi zuten Arruti jaurtitzailearekin batera. Etxekoak partiduan lehen laurdena eta bigarren laurdenaren hasiera aguantatu zuten, 0-18ko partziala iritsi zen arte partidua puskatzeko. Atsedenaldiaren ondoren azpeitiarrek beraien minuturik hoberenak egin zituzten abantaila ia 40 punturaino eramanez. Orduan TAKEkoek ahulezitik indarrak atera zituzten amaierako 65-88rekin markagalua txukuntzeko. Etxekoen aldetik Goar Artetxe 17 punturekin eta Julen Aranzabal 7 puntu eta 10 erreboterekin izan ziren jokalari hoberenak. Albiste txarrak lesioekin iritsi zen, Kaietek beroketan min hartu zuen eta Ibaiek partiduan zehar. Biak taldearekin ahalik eta azkarren egotea espero da beraien lesioak alde batera utziz.

Igandean Euskal Kopako bigarren partidua jokatu zen bilboko La Casilla kiroldegian. Partidurako tolosarrek baja ugari zituzten. Gonzalez entrenatzaileak 8 jokalari soilik zituen partiduari aurre egiteko. Iñigo Moreno lesionaturik egon arren, taldekideei laguntzeko eduki zuen jarrera eskertzekoa izan zen. Lehen minutuak oso onak izan ziren urdinen partetik. Markagailuan lidergoa askotan txandatu zen partiduko lehen minutuetan. Atsedenaldira markagailua parekatuta joango zela zirudienean defentsan eginiko hutsegiteak baliatuz Mikeldikoak 8 puntuko abantaila lortu zuten. Handik aurrera faltekin arazoak pilatu egin ziren eta rotazio ezak tolosarrek esperantzak bertan behera utzi zituen. Etxekoak pixkanaka abantaila handituz joan ziren amaierako 78-58rarte. Aipatu beharra dago taldeak harmailetatik jaso zuen babesa. Taldeak hemendik aurrera zaletuak mimatu beharko ditu babes hori eskertzeko.

Bi porrot eta lan asko egiteko aurretik. Adiskidantzazko hurrengo partidua lehen maila nazionaleko Atletico San Sebastianen aurka izango da. Proba ona izango da akatsak zuzentzen jarraitu eta lehen jardunaldiari begira hobetzen jarraitzeko.

(Argazkia Koldo Tellitu)

menu
menu