Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldia porrot batekin hasi dute jubenil neskek

Denboraldiko lehenengo partiduan, gauzak ez ziren ondo atera TAKE Aralar Kirolak-entzako

Lehiari hasiera emateko, gure junior neskek Donostiako Bera Bera taldeari aurka egiten zioten. Aurre-denboraldia intentsua izan da gure neskentzat, beste urtetan banandurik jolastu duten bi neska taldek, lehenengo aldiz talde bat sortzen zuten batera. Egoera berri hontara ondo egokitzea zen denboraldiko lehen lana, eta hau dudarik gabe oraingoz lortuta dago.

Baina lehiaketak ez du itxoiten, eta azkar aiatu da denboraldiko lehen partidua. Gogoz, baino urduritasun puntu batekin, aurkezten zuen taldeak lehen erronka hau. Aurrean, Donostiko BeraBera taldea.

Deialditik at, Amaia, Andrea eta Amets geratu ziren, eta ohikoa izango dan bezala, 12 jokalariekin aurkezten ziren partiduan Tolosarrak. Partiduaren hasiera, taldearen interesentzat espero zen bezalakoa izan zen, ekipoak intentsu defenditzen zuen, eta erasoan oso agresibo azaldu ziren gure neskak, tiro libreko marrara maiz joanez. Horrela gauzak, lehen laurdena 11-15 bukatu zen, partidua oso berdinduta zelarik.

Bigarren laurdenean etorri ziren arazoak Tolosarrentzat, laurden hasieran, 0-7ko partziala jaso zuen taldeak, eta besoak pixkat jaitsi zituzten jokalariek, hau ondo aprobetxatu zuten BeraBera-koek, eta atsedenaldira tartea irekita joan ziren, 18-31 kanpokoentzako. Atsedenaldiko irteera, partidu hasiera antzekoa izatea nahi zuten etxekoek, baino kontrakoa gertatu zen. Berriro ere, presiotik irtetzeko arazo asko topatu zituen taldeak, lehenengo minutu hauetan berriro 0-7ko partziala jasoz, honek animoak asko jaitsi zituen, eta partiduko minutu txarrenak ikusi ziren laurden honetan. Hau bukatzean, markagailuko desberdintasuna iada behin betikoa zen.

Hala ere, azken laurdenean, Tolosarrek jarrera ezin hobea erakutsi zuten, baloi guztiak lehiatzera atera ziren, defentsan gogor aritzen, eta orain bai beldurrik gabe jolasten. Aurkaria 7 minutuz punturik gabe utzi zuten, eta nahiz eta partidua iada galduta egon, azken laurdena irabaztea lortu zuten, eta garrantzitsuena, bere buruei erakutsi zieten, beldurrik gabe, eta gogoz jolastu ezkero, edozeini arazotan jartzeko gai direla.

Bukaerako emaitza 37-61. Oraindik lan asko dago aurretik, baino emaitzak ezin du taldea hunkitu. Argi daukate jokalariek denboraldi hasiera honetan egiten ari diren lana, helburua urtean zehar jokalari eta talde bezela hobetzen jutea da, eta emaitzak horrekin etorriko dira. Asten zehar, orain arte bezala lanen jarraitu ezkero, zalantzik gabe taldea goraka joango da.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu