Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi eta ezin

Santurtzi 82 - TAKE Tolosa 52

Hirugarren jardunaldia EBA ligan. Kantxa zail batera egin beharko zuten bixita, Santurtzira hain zuzen ere. Lehen garaipenaren ondoren eta azken jardunaldian taldeak emandako sentsazio onaren ondoren, konpetitzeko eta sorpresa emateko esperantzaz ziren urdinak.

Santurtzikoek udara honetan fitxaketa garrantzitsuak egin dituzte. Calbarro (Baskonia ACBko jokalaria zena) eta Iglesias Zornotzako Zilarrezko LEB Ligatik, Edu Hernandez Araberri Zilarrezko LEB Ligatik, eta Pablo Aranzabal duela bi denboraldi Zilarrezko LEB Ligan Askatuaken jokatzen zuena. Bi taldeen arteko diferentziaren adierazgarri, TAKEk lehen aldiz autobusez egin zuen partidurako bidaia, beste taldeetan normala konsideratzen dena.

Partiduari aurre egiteko entrenatzaieek Karim Birawiren baja zuten partidurako eta hurrengo asteetarako.

Zailtasunak zailtasun taldea entxufatuta sartu zen partidua eta lehen minutuetan Iñaki Amondarainen hirukoei esker taldeak aurpegia eman zuen momentu oro. Lehen laurdena 29-23 amaitu zen. Puntu gehiegi urdiñen interesentzat.

Handik aurrera nahi eta ezin bat izan zen partidua. Santurtziarrek errebotean bere nagusitasuna erakutsi zuten eta bigarren eta hirugarren aukeretan momentu askotan ona izan zen defentsa gainditu zuten. Amaierako 82-52 markagailuak garbi erakutsi zuen kantxan izan zen nagusitasuna etxekoen aldetik.

Asko ikasteko partidu hontatik kategoriari maila hartzeko. Hurrengo partidua Usabalen arratsaldeko 18:30tatik aurrera Fundacion Valladoliden aurka. Ikuslegoaren bultzada ezinbestekoa izango da garaipena etxean gelditzeko.

menu
menu