Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE esku hutsik bueltatu zen Burgosera eginiko bisitatik

Grupo de Santiago Automocion 83 - TAKE Tolosa 79

Rutina aldaketa handia TAKErentzat urrutira egin beharreko lehen bidaiean. EBA ligak duen gogortasunaren adiezgarri kanporaegin beharreko bidaiak dira. Taldea ohituta dago ordubeteko bidaiak egiteaz eta oraingo honetan Burgoseraino joan beharko zuten partidua jokatzera. Taldea 14:00tan atera zen 19:30 jokatu beharreko partidu baterako. Hostalera iritsi, siesta egin, deskantsatu, paseotxo bat eman, meriendatu eta zelaiera, dena bidaiaren nekea jokalariengan ez nabaritzeko.

Partidurako entrenatzaileak ia jokalari guztiak zituen bere esanetara Karim Birawi izan ezik. Espero da Pielagosen aurkako hurrengo partidurako prest egotea. TAKEk aurrean aurkituko zuen taldea, Grupo de Santiago Automoción, bere partiduak porrotekin kontatzen zituen. Esperientzia handiko taldea da Burgosekoa eta aurreko denboraldietan estuasunik gabe maila mantentzeko gai izan dira.

Partidua El Plantio kiroldegi ederrean jokatu zen. Lehen minutuak erritmo motel eta geldoarekin hasi ziren. Erritmo honek dudarik gabe Burgoseko taldeari mesede egiten zien eta oso eroso sentitzen ziren horrela jokatzen. Lehen laurdeneko berdintasuna alde batera utzita, bigarren laurdenaren amaieran eginiko akatsek etxekoen abantaila 10 puntura iristeko aukera eduki zuten. Partidua baldintzatuko zuten minutuak izan ziren. Atsedenaldira 39-29 iritsiz.

Atsedenaldiaren ondoren TAKEk abantaila murriztu zuen 5 puntura jartzeko baino berriz ere atzean eginiko akatsek etxekoen abantaila 10 puntutan utzi zuten. Azken laurdenean tolosarrek gauzak hobeto egin zituzten eta 40 segunduren faltan 2 puntura jartzea lortu zuten. Baino handik aurrera nahi eta ezin amestutako garaipena lortu.

Burgosera 20 pertsonaitk gora joan ziren taldea animatu eta garaipena eskuratzen laguntzera. Partiduaren ondoren guztiak elkarrekin afaldu eta Burgoseko giroa ezagutzera joan ziren. Asteburu bikaina taldea egiten joateko.

Hurrengo astean partidu garrantzitsua etxean Pas Pielagos talde kantabriarraren aurka Usabalen. Beste behin zaletuen laguntza ezinbestekoa izango da lasaitasuna emango duen garaipena etxean geratzeko.

menu
menu