Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Goar Artetxe

Lehen taldeko jokalaria izateaz gain Goarrek entrenatzaile bezala bere esperientzia azalduko digu.

- Kontaiguzu, nola eta noiz erabaki nahi zenuen entrenatzaile izan nahi zenuela?
Betidanik izan dut gustoko saskibaloi taldeak entrenatzea, kirol honek harrapatu egiten zaitu, eta zenbat eta gauza berri gehiago ikasi, zenbat eta gogo gehiago sartzen zaizu aurrerapausoak emateko. Saskibaloia beti dago eboluzio batean, inoiz etzara dena jakitera iritsiko, eta horrek behartzen dizu ikasi-irakatsi prozesuan sartuta egotea beti.

- Nola izan da Zaragozara joan arteko bidea?
Urte hauetan, saskibaloi jokalaria izateaz gain, talde desberdinak entrenatu ditut: minibasket, infantilak, kadeteak, selekzioak,…, eta pixkanaka saskibaloi entrenatzaileko lehen tituluak ateratzen joan nintzen. Kurtso horiek TAKE-ko entrenatzaile desberdinekin egin izan ditut, eta horrek beste plus bat ematen dizu: elkarrekin joan, elkarrekin eztabaidatu gauza ezberdinak, giro ona,…
Entrenadore Superiorreko titulua ateratzea azkeneko pausua izan da, baina ibilbidea ez da hemen amaitzen: klinikak, masterrak,…,formazioa ezinbestekoa da, eta gauza asko ditut esku tartean, bai nere burua eta nere ingurunea hobetzeko.

- Zaragozan egunero zer egiten zenuten? Egun normal baten adibidea nola izan daiteke?
Zaragozara joan aurretik, kurtsoko lehenengo fasean, hiru hilabeteko formazioa izan nuen On-Line (lan desberdinak bidali behar nituen, azterketak egin, foroetan parte hartu,…) eta erritmo nahiko altuan ibili nintzen, batzuetan kosta egiten zen erritmo horrei eustea.
Gero, bigarren fasea iritsi zen, fase presentziala eta 15 egun pasa nituen Zaragozan. Hango 15 egunak ia ia berdinak izan ziren: ez nuen antzematen astelehena, asteazkena edo igandea zenik.
Egun bateko adibidea:
7:30: esnatu, dutxatu, jantzi eta egun horretan genituen ordutegiak begiratu
8:00: gosaldu eta prensa pixkat gainetik irakurri.
8:45 -14:00: klaseak
14:00-14:30: bazkaldu
14:30-15:00: siesta (eguneko momento garrantzitsuenetariko bat)
15:00:15:15: atsaldeko klaseak prestatu
15:15-15:45: kafea
16:00-20:30: klaseak
21:00: afaldu
22:00-00:00: 6 pertsonak osaturiko lan talde bat ginen eta egunero juntatzen ginen burutu behar genuen lana aurrera eramateko
00:00-00:30: kafetxo bat hartu hoteleko terrazan pixkat despejatzeko
00:30-03:00: ikasi, artikuluak irakurri, egunean zehar klasean ikusitako gauzak errepasatu, berriro ikasi,…
03:00-7:30: lo egin

- Nola baloratzen duzu esperientzia?
Oso esperientzi ona izan da, saskibaloiaz asko ikasteko, gozatzeko eta saskibaloi profesionala ere nola funtzionatzen duen ikusten dezu, eta batez ere, konturatzen zara munduan ere zu bezalako eroak badaudela!!!!

- Eta hemendik aurrera? Nola ikusten duzu zure burua entrenatzaile bezala?
Ez diot nere buruari helburu konkreturik jarri, urtez urtea hazten joatea gustatuko litzaidake eta formatzen jarraitzea.

- Entrenatzaile bezala ze entrenatzaile duzu erreferente bezela? Ze jokamolde daukazu eredu bezala edo nola definituko zenuke zure taldeen jokoa?
Ez daukat entrenadore erreferente bakarra, entrenadore gehienetan fijatzen naiz, eta denetik atera dezakezu zeozer positiboa. Gehien fijatu naizen entrenadoreak Ivanovic, Obradovic, Aito, Phil Jackson,…
Jokamolde eredu bezela: San Antonio Spurs da gaur egun perfekzioarengandik gehien gerturatu den taldea, izugarrizkoa da!
Begiratu eta disfrutatu bideo honetaz:
https://www.youtube.com/watch?v=xb24QIMnNf8

Nere taldeen jokoa? Dauzkaten jokalarien arabera, hauek dira ematen ditudan urratsak: Pentsatu, programatu, lana egin eta ajustatu. Jokalariak dira kanastak sartzen dituztenak eta gure lana tresna onak erakustea da, helburu hori modu errex eta azkar batean lortzeko.


- Entrenatzaile bezala, zein duzu oroitzapenik politena?
Nahiz eta saskibaloiko ia momento onenak jokalari bezela bizi izan ditudan, entrenatzaile bezela ere egon dira momento batzuk oso polittak izan direnak; hauetatik agian iaz Euskal Ligan klasifikatu ginenen izan zen onena, oso lan talde ona egokitu zitzaidan eta opari bat izan zen horrelako jokalarik entrenatzea.

- TAKEko entrenatzaileen maila zer iruditzen? Etorkizuna ziurtatuta dago?
TAKEko entrenatzaileen maila nahiko altua dela iruditzen zait. Urtero kurtsoak egitera apuntatzen dira gehienak, hilero klinik bat antolatzen da klubaren aldetik eta erantzuna nahiko ona da (nahiz eta entrenadore gehiago azaltzea gustatuko litzaiguke) eta garrantzitsuena: entrenatzaile gazte asko daude, eta hauek izango dira TAKEren etorkizuna idatziko dutenak. Gipuzkoako edozein klubarekin konparatuz, kriston osasuna daukagu entrenadore kontutan.

- Beste zerbait aipatu nahi dezuna...
“Vaya como vaya todo, nunca te traiciones a ti mismo”

menu
menu