Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mutilek ezin liderraren aurka

Galdu arren lan txukuna egiten ari dira Ignacioren mutilak

Liderra zen bisitan Tolosan, baino junior mutilak gogo askorekin zeuden erakusteko zertaz ziren gai eta horrela izan zen, nahiz eta talde Ordiziarra gogor hasi, taketarrak hauen jokua pixkanaka gelditzea lortu zuten. Lehenengo laurden bukaeran 7 behera bukatuz. Bigarren laurdenaren hasieran etxeko taldea defentsan hobetzen hasi zen eta ordiziko taldearen errenta gero eta txikiagoa izatea lortu zuten hainbat kontratake azkarren bitartez. Bigarren laurdeneko 6. minutuan 4 puntura ipiniz. Hemendik aurrera beste partidu bat izan zen, etxekoak ordiziarren presio gogorra zela eta horrelako partiduak dakarten kontaktuak direla eta zertxobait burua galtzen asi ziren eta bi teknika jaso zituzten. Ordiziko taldeak bi teknika hauek aprobetxatuz eta 0-26ko partzial baten bitartez partidua apurtu zuten. Taketarrak ez zuten amore eman eta joku ona egiten jarraitu zuten nahiz eta bukaeran aldea oso handia izan, 54-93.

Azken 3 astetan juniorrak lan oso ona egiten ari dira, talde oso gogorren aurka itxura oso onak ematen eta beraz, ziur gaude horrela jarraituz gero emaitzak iritsiko direla

menu
menu