Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen bikaina oporren aurretik

Oporretara harro joateko partida kadete neskena

Pasa den larunbatean gure neskek Bera Bera Zurriolaren aurka jokaturiko partidan garaipena lortu zuten.

Azken jardunaldietan bezala, neskek bazekiten hasiera indartsu batekin hasten bazuten partida garaipen erdia poltsikoan edukiko zutela; hori dela eta beraien onena kantxaratu zuten, 18-7 amaitu zelarik lehenengo laurdena.

Gauzak horrela zihoazela, gure neskak asko lasaitu eta bigarren laurdena patxada osoz hartu zuten. Nahiz eta laurden honetan ere garaile suertatu, jokoa ez zen inolaz ere lehenengo laurdenarekin alderagarria izan, baina hala ere atsedenaldira 24-9ko markagailuarekin joan ziren.

Hirugarren laurdena lehenengoaren paretsu joan zen, baina laugarren laurdenean sartu zirenean gure neskak ohartu ziren aurkariek ez zutela amore emateko asmorik eta kontra eraso ugari egiten hasi ziren gure neskak lo kantxaratu ziren bitartean. Baina honi buelta ematen jakin eta euren maila bikaina erakutsi zuten azkenean gure neskek. Amaieran, partida 48-26ko markagailuarekin amaitu zen.

Badakizue neskak, indar honekin jarraitu behar dugu lanean!! Turroi gutxi jan eta oporrez disfrutatu 2015. urtea indar osoz hasteko!

1,2,3…TAKE!!

menu
menu