Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gabon oparoen ondorengo partiduan garaipen estua

Gabonen ondoren, lehen ligaxkako azken partidua jolastu zuten kadete neskek Donostian.

Aurrean, ustez arazorik gabe aurre egiteko partidua zuten Tolosarrek BERA BERA EGIA taldearen aurka. Izan ere, donostiarrek zailtasun handiak izan dituzte orain arteko partiduei aurre egiteko.

Partidua baino 10 bat minutu lehenago, partidua jolastuko genuen edo ez zalantzan jarri zuten epaileek eta horrek, beroketa eskasa eta intensitate gutxikoa izatea bultzatu zuen.

Gabonetako alperkeria gainean zuten TAKE-ko neskek partidu hasieran. Orain arteko jokoa ezin lortu ibili ziren, pase txarrak eta joko geldoa protagonista izan ziren partidu osoan zehar. Erdi denborara 14-20ko markagailuarekin iritsi ziren.

Garbi zeukaten joko nahasi horretatik ateratzeko gaitasuna badutela, baina erritmoz kanpo aritu ziren erabat gure neskak kontraerasoak lortzeko gaitasunik gabe ikusi ziren arte. Puntu horretan, hirugarren laurdenaren amaieran, aldea handitu zuten gure neskek, 10 puntuko aldea lortuz.

Azken laurdena gogorra izan zen, nahi eta ezin ibili baitziren. Aurrean zuten taldea hazi egin zen, aukerak zituzten partiduari buelta emateko eta Tolosarren nekea kantxan zen ordurako. Hala eta guztiz ere, lortu zuten aldeko emaitzarekin partidua amaitzea. Azken emaitza 37-41ekoa izan zen.

Hirugarren postua erdietsi dute TAKE Aralar Kirolakeko kadete neskek fase honetan eta atzo bertan gogotsu hasi ziren fase berrira begira lanean. Bada zer landu baina bide onetik goaz!!

Jarraitu horrela neskak!!

1,2,3…TAKE!!!!

menu
menu