Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena, ilusioa eta aurrera pausoak

Azken partiduko akatsak, inauterien nekea eta alferkeria alde batera utzi eta denboraldiko partida biribilena jolastu zuten Tolosarrek.

Larunbatean, otsailak 28an, Tolosan ZAST talde zarauztarraren aurka jokatu zuten gure neskek partidua.

Beroketa eskasa egin bazuten ere, lehen laurdenetik gogor kantxaratu ziren. Elixabete Lopetegi, Leire Lezeta eta Leire Amondarainen bajak bazituen ere, taldea bikain aritu zen bai defentsan, baita erasoan ere. Erdi denborara 35-10eko emaitzarekin iritsi ziren.

Urtean zehar landutakoa kantxaratu zuten, erasoan ez zuten beldurrik, kontraeraso bikainak ere sortu zituzten eta defentsan bikain ibili ziren. Gainera, bukaerarako nekea nabaria bazen ere, kantxaratzen ziren bakoitzean hortzak estutu zituzten, azkenean 61-34ko emaitza lortuz.

Garaipen garrantzitsua emaitza aldetik, ez dago zalantzarik. Hala ere, taldeak konfiantzan eta ilusioan egin duen aurrera pausoa azpimarratzekoa da, eta are gehiago, landutakoak fruituak ematen ari direla ere begi-bistakoa da.

Zoragarri neskak!! Zorionak eta jarraitu lanean, bide horri eutsi!!

Datorren larunbatean ere Tolosan jokatuko dute TAKE Aralar Kirolakeko neskek Petritegi Mundarro-La Salle taldearen aurka. Ez da, ez, partidu erraza izango! Aupa zuek!

1,2,3...TAKE!

menu
menu