Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi partidu, bi garaipen

Aste bikaina izan dute kadete neskek

Larunbatean eta asteartean jolastu dituzte kadete neskek partiduak oraingoan, inauteri aurreko partida bat atzeratu baitzen eguraldia zela eta. Bi partidu eta bi garaipen garrantzitsu eta zail eskuratu dituzte.

Lehenengoa, Petritegi M. La Salle taldearen aurka jolastu zuten, Tolosan. Hasiera kaskarra, intentsitate gutxi eta txispa falta nabarmena zuten Tolosarrek. Bigarren laurdenean, buelta eman zioten partiduari eta defentsa indartuz, markagailua irauli eta 22-20ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Erritmoari eutsi eta aldea handitzea lortu zuten neskek azken bi laurdenetan eta 45-35 amaitu zen norgeiagoka.

Bigarren partidua, Summa Aldapeta A taldearen aurka izan zuten, Tolosan hau ere. Hotz kantxaratu ziren gure neskak eta zaila egin zitzaien aurrean zuten taldearen jokora egokitzea. Donostiarrek ederki mugitzen dute baloia, blokeoak ere erabiltzen dituzte. Horrek min handia egin zien gure neskei. Gauzak horrela, 22-29ko markagailuarekin iritsi ziren erdi denborara. Falta asko pilatu zituzten jokalariek, baina, hortzak estutu eta aurre hartu die donostiarrei: defentsan gogor arituz, eta erasoan ausart. Azkenean, 54-45eko emaitza lortu zuten.

Zorionak neskak!!

Datorren partidua, Donostian jolastuko dute, berriz ere, Summa Aldapeta A taldearen aurka. Leire Lezeta, Leyre Jauregi eta Maialen Sorarrainen faltak izango ditu taldeak. Hala ere, garaipenaren bila!

1, 2, 3…TAKE!

menu
menu