Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aste Santuko II. Super Eko saskibaloi txapelketa

Txapelketa 3x3 formatuan jokatuko da Apirilak 7tik 10era

Datorren Apirilak 7tik 10era Aste Santuko II. Super Eko saskibaloi txapelketa ospatuko da Usabal kiroldegian. Txapelketa hau 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako gazteei zabaltzen zaie.

Txapelketaren formatua 3x3-koa izango da, nahiz eta taldeak 4 jokalariz osatuak egongo diren. Bi mailatan banatuko dira taldeak, benjaminak alde batetik (2005-2006) eta alebinak bestetik (2003-2004). Taldeak mutilenak, neskenak edo mixtoak izan daitezke.

Izena emateko azken eguna 2015ko Martxoak 27 izango da eta talde bakoitzak 10 euro beharko ditu. Horretarako taldearen datuak takesb@takesb.eus –era bidali beharko dira.


Laburbilduz, honako datu hauek behar dira:

- Taldearen izena
- Partaideen izen abizenak
- Jaioturtea

Partiduetako ordutegiak www.takesb.eus -en argitaratuko dira eta baita Usabal kiroldegian ere.

Animatu zaiztezte!!!

menu
menu