Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKEk Aste Santuko II. Super Eko saskibaloi txapelketa antolatu du

Diario Vasco. 2015-3-31

Datorren apirilaren 7tik 10era Aste Santuko II. Super Eko saskibaloi txapelketa ospatuko da Usabal kiroldegian. Txapelketa hau 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako gazteei zabaltzen die TAKEk. Txapelketaren formatua 3x3-koa izango da, nahiz eta taldeak 4 jokalariz osatuak egongo diren. Bi mailatan banatuko dira taldeak, benjaminak alde batetik (2005-2006) eta alebinak bestetik (2003-2004).

Taldeak mutilenak, neskenak edo mistoak izan daitezke. Partiduetako ordutegiak www.takesb.eus -en argitaratuko dira eta baita Usabal kiroldegian ere. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.

menu
menu