Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zaragozara joan aurretik, geldialdia Tolosan

Tolosaldeko Ataria. 2015-3-30

Infantilen Euskal Selekzioak autonomia erkidegoen arteko txapelketa jokatuko du ostegunetik igandera bitarte Zaragozan. Tolosan izan dira egunotan neurketak prestatzen, tolosarrak baitira prestatzaileak.

Yon Gonzalezek, Goar Artetxek, Iñigo Martiarenak eta Andoni Gorostidik osatzen dute Euskadiko Infantil mailako selekzioaren talde teknikoa. Joan den urteko uztailean hasi zuten ibilbidea talde honekin, eta hilabete luzeko lanaren ostean, lehiatzeko ordua iritsi zaie.

Egun hauetan Aste Santuan Zaragozan jokatuko duten Espainiako txapelketa prestatzen aritu dira buru belarri Usabalen. Horretarako TAKEren eta Iraurgiren laguntza izan dute, izan ere, atzokoan talde azpeitiarraren aurka aritu ziren gaztetxoak, eta gaur tolosarren bi talderen aurka aritu dira: goizean, jubenilen aurka; eta arratsaldean, kadeteen aurka.

Txapelketan, berriz, Gaztela Leon, Aragoi, Madril eta Kanariar Uharteen aurka arituko dira talde berean. Bi maila daude, eta gorenean dira euskaldunak. Helburua, maila horri "eustea" dela dio Gonzalez hautatzaileak. "Euskadik lizentzia kopuru handia mugitzen du eta saskibaloiak jende ugari mugitzen du eta maila gorenean egon beharko luke. Txapelketa sistema aldetik zaila da, baina saiatuko gara".

· Julen Zabala. Jokalaria ·
Selekzioarekin jokatzen ari diren jokalarietako bat, Julen Zabala, tolosarra da. TAKEn jokatzen du urtean zehar, eta gaur, aurkari izan ditu.

Nolakoa izaten da esperientzia?Polita izaten da, jende berria ezagutzeko aukera ematen duelako eta izugarri ikasten delako.

Entrenatzaileak ezagunak izanda laguntzen du ezta?Bai, asko laguntzen du. Hobeto sentitzen naiz.

Gaur TAKEren aurka jokatu behar izan duzu. Arraro sentitu zara?
Hasieran zertxobait bai. Baina aldi berean ezberdina eta polita izan da nik entrenatzen dudan jendearekin batera jokatzea.

TAKEn partidak ikusten dituzu? Pozik zaude egiten ari diren urtearekin?
Bai, beti etortzen gara. Herriko taldea horrela ikusteak poza ematen du.

Gustatuko litzaizuke noizbait horra iristea?
Bai, asko.

menu
menu