Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hortzak estutzeko garaia TAKE Oria Electricidadeko mutilentzat

Liderra izango dute bisitari larunbat honetan Usabalen

Konturatu orduko Apirilera iritsi gara. Badirudi orain dela 3 aste hasi genuela denboraldia, baina 7 hilabete igaro dira jadanik. Datorren astean, “final four” aurreko azken partida jokatuko dugu. Esan bezala, denboraldiko garai garrantzitsuena gainean daukagu, egoera fisikoa ez da Azaroan genuen berdina. Lesioak direla eta azken asteetan jende gutxirekin jokatu behar izan ditugu partidak, 4 edo 5 jokalari minduta ezin izan bait dute jokatu.

Badirudi, pasa den aste honetako deskantsua ondo etorri zaiela gure jokalariei, eta lesionatuta zeuden jokalariak guztiz osatu direla. Hau aprobetxatuz, esan beharra dago hortzak estutzeko momentua iritsi dela, hilabete polita daukagu aurrean, disfrutatzeko modukoa. Partidu zailak, bai, baina denek jokatu nahi dituzten partiduak. Argi dagoen gauza bakarra, inork ez digula ezer oparituko, eta astean zehar lan ona egiten badugu, asteburuan gauzak ondo ateratzeko aukerak handiak izango dira. Beraz, oso gogor entrenatzen jarraitu beharko dugu, kontutan izanda edozein arrazoi dela eta entrenamendura huts egiten badugu garesti ordainduko dugula, eta bakoitzari pertsonalki baino, kaltea taldearentzat izango da.

Larunbat honetan, 10.30etan liderra den Easo Begitek dator Tolosara, aurten lehiatu garen partiduetan kontzentrazioa falta izan zaigu, gai izan gara zenbait momentutan talde honi aurre egiteko eta aurretik joateko markagailuan. Gure gabezia kontzentrazioan egon da, 10-15 minutu irauten zuen gure kontzentrazioak eta hori nabaritu egin da. Beraz, bakoitzak bere onena ateratzen badu eta denak batera lan egiten badugu 40 minutuz, aukerak izango ditugu. Izan ere horrek izan beharko du gure indargunea oporretara bitartean, denak talde bat bezala lan egitea.

Animo mutilak, orain arteko lanarekin jarraitu ezkero egun politak geratzen zaizkigu aurretik. 1,2,3…TAKE!!!

menu
menu