Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

II Aste Santuko Super Eko saskibaloi txapelketa arrakastatsua

Partehartzaileek gozatu zuten esperientzia

Pasa den asteartetik ostiralerarte, guztira 4 egun, Aste Santuko II Super Eko txapelketa ospatu zen goizez Usabalen. Lehen hiru egunetako partiduei amaiera borobila emateko, ostiralean final “sinboliko” batzuk jolastu ziren, txapelketaren filosofiarekin bat eginez: txapelketak ez dauka konpetibitate “marka” hori, eta gaztetxoek ondo pasa, lagunartean eta kiroltasunez ibiltzea da helburua.

20 taldetik gora izan ditugu egunero saskibaloiaz gozatzen, guztira 100 pertsona baina gehiago egunero elkarrekin kiroldegian (jokalariak, epaileak, gurasoak harmailetan,…) etorkizunean TAKE-k sustatuko duten pertsonek alegia, eta hori oso albiste ona da Tolosaldeko saskibaloiarentzat.

menu
menu