Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Jakara!

Maiatzeko zubia aprobetxatuz Copa Pirineos txapelketara joango dira TAKEko talde infantil eta kadeteak

Gipuzkoa mailan denboraldia amaitzera doanean TAKEko taldeak beraien trebatze prozesuan murgilduta jarraitzen dute. Jai egunak aprobetxatuz Jakara joango dira hiru egunetan saskibaloiaz gozatu eta ikasten jarraitzeko asmotan. Taldeekin harremanak estutu eta lagun berriak ezagutzeko helburua dituen irteera honetan infantil eta kadete mailako taldeak izango dira.

Irteerako funtzionamendua hobetzeko asmoz, ohar batzuk:

· Irteera Maiatzak 1 ostiralean goizeko 8:00etan egingo da Tolosako tren geltokitik.

· Itzulera zehaztu gabe dugu, igande arratsaldean partidu batzuk daudelako sailkapenaren arabera, baina Maiatzak 3 iluntzerako izango litzateke.

· Ez dago lo egiteko zakuaren beharrik.

· Osakidetzako txartela eraman behar dute jokalariek.

· Janarekin intolerantziaren bat izanez gero, lehen bait lehen jakinaraztea eskertuko genuke.

- Calendario Copa Pirineos.pdf

menu
menu