Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar Kirolakek ezin irabazi lauko finalaren finalerdian

Partidu hasiera kaxkar batek, Tolosarrek gogor zigortu zuten, eta naiz eta gogor saiatu, bukaeran 75-60 galdu zuten OSTADAR-en aurka.

Esperientzia polita zuten aurretik TAKE Aralar Kirolak-eko neskek. Gutxitan jolasten da Lauko final bat, eta hau disfrutatzeko intentzioarekin bidaiatzen zuen taldea Donostira. Onintza, Ainara eta Marina arrazoi desberdinak direla eta, ezin izan zuten Donostira bidaiatu, beste guztiak ordea batea pasa zuten arratsalde atsegin bat.

Lehen finalerdia ikusten, urduritasuna jokalariengan nabaritzen hasi zen. Zorionez, hau kontrolatu, eta jokalarientzat ez ohikoa den aurkezpenean, inor ez zuen estropoz egin, hasiera ona!

Lehia ordea ez zen hasi Tolosarrek espero zuten bezala. Nahiz eta aurretik lan polita egin, Lasartearren indarrak aztertuz, eta nola gelditu entrenatuz, lehen minutuetan hauek izan ziren nagusi. Lehen 5 minutuetan, 13-0eko partziala Lasartekoen alde, beraien jokalari onena izugarrizko mina iten, eta ezusteko handia TAKE-koentzat. Ainhoa Lakunza-k sarturiko bi jaurtiketa libre, markagailua irekitzen zuten Tolosarrentzat. Ala ere, gure neskak gailenduta ikusten ziren minutu hauetan, saskira begira zorterik gabe, eta defentsan (batez ere errebotean) arazo askorekin. Partiduaren 14. Minutuan markagailuak 35-8ko partziala erakusten zuen. Zigor handia benetan.

Baino denboraldi guztian zehar talde honen ezaugarri nagusi izan den borrokatzeko grina, beste behin azaldu zen. Atsedenaldira desabantaila 17 puntutan uztea lortu zuen taldeak. Baino onena etortzear zegoen, atsedenalditik irteeran, egundoko jarrera erakutsi zuten gure neskek, OSTADAR-ekoek ezustean harrapatu zuten 0-8ko partzialaz. Baloiak lapurtu, defentsan gogor arituz, eta erasoan lehen ez bezala asmatuz, 26. Minutuan markagailuan soilik 6 puntuetara gerturatzea lortu zuen taldeak. Egundoko esfortzua gure neskek egindakoa!

Naiz eta inoiz ez berdindu norgehiagoka, markagailuan gertu mantentzen ziren Tolosarrak, baino lehia bukatzeko 5 minutu faltan, Lasartekoek beste partzial berri bat lortuz, partidua erabakita uzten zuten. Ez zeuden jada indarrik geratzen berriro ere markagailua estutzeko, eta bukaeran 75-60ko markagailua OSTADAR-en alde.

Arro sentitzeko lehia, TAKE-ko junior neskak burutu zutena, aurkari oso indartsu baten aurrean, ondo borrokatu zuten, eta hasieran jasotako zigorra alde batera utzita, ez ziran aurkaria baino gutxiago izan.

Honekin, txapelketari agur esaten diote gure juniorrak, ez horrela denboraldiari. Oraindik entrenamendu ugari geratzen dira aurretik, gauzak ikasten jarraitzeko aukera, eta batez ere ondo pasatzen jarraitzeko parada ugari! Lehiaketa aldetik, urteko balantzea bikaina da! Batere erraza ez zan denboraldi baten, emaitza galantak, zorionak ekipo!

Urteko azken kronika izanda, aprobetxatu nahi det eskerrak emateko hemendik jokalari guztiei. Zuen ikasteko gogok, hobetzen juteko grina, borrokatzeko gaitasuna eta bai entreno zein partiduetan erakutsitako jarrerarekin, entrenatzaile lana erreza bihurtu duzue. Eta hau baino garrantzitsuagoa, zuek denak eduki duzuen jarrerari esker, talde bat izatea lortu dugu denboraldi guztiaren zehar. Plazer bat izan da denboraldi hau zuekin igarotzea! ESKERRIKASKO NESKAK!


Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu