Amaitu da 2015ko TAKE Kanpusa
90 ume baino gehiago izan dira Kanpusean
Azken urteotan ohitura bilakatzen ari den bezala, San Juan aurreko astean TAKE Kanpusa antolatu da. Bertan herriko gaztetxoek baloi laranjarekin lehen kontaktua izan dute askok eta beste asko urtean zehar eskoletan zein TAKE Eskolan eginiko lana borobildu dute. Aurten marka guztiak gaindituz 90 ume baino gehiago aritu dira saskibaloiaz gozatzen. Antolatzaileak oso gustora agertu dira izandako erantzunarekin. Hemendik aurrera hurrengo erronka Kanpusean eginiko lan bikaina TAKE Eskolako izen ematean antzematean datza. Laister zabalduko dira TAKE Eskolako izen emateak.
Etorri TAKEra kirolaz eta saskibaloiaz gozatzera!