TAKEk antolatuko du aurtengo Garagardo Festa
Antolakuntzak suposatuko duen lan eskerga arintzeko laguntza eske gatozkizue
Aurtengoan TAKE-k du garagardo azoka antolatzeko ardura, eta guztion laguntza beharrezkoa izango da hau aurrera eraman ahal izateko.
Garagardo azoka Irailaren 17tik 20ra, hau da, ostegunetik igandera ospatuko da Tolosan. Ordutegiari dagokionez, jakin, arratsaldeko 19:00 aldera hasi eta 01:00 aldera amaitzen dela.
Esan bezala, beharrezkoa izango da zure laguntza ere. Horregatik, ondorengo link-ean sartu eta osatu. Horrela, lanerako prest zaudela jakiteaz gain, noiz eta zertan lan egingo zenukeen ere jakingo genuke.
Egun guztiak osatu ahal izateko pertsona bakoitzaren disponibilitatea egun bakarrera ez mugatzea litzateke egokiena. Hori dela eta, lan egin zenezaken egun guztien berri ematea garrantzitsua da; baina, lasai, horrek ez du egun guztietan lan egitea esan nahiko eta!
Gogoratu, link-ean sartu eta osatu formularioa: Laguntza formularioa
Mila esker aldez aurretik!
Zalantzarik izango bazenu, idatzi helbide honetara: zerbezaferiatake@gmail.com