JUNIOR MUTILEN GARAIPENA LABEGARAIETAN
Denboraldiko bigarren partiduan iritsi da junior mutilen lehen garaipena
Larunbat arratsaldean Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatu zen partiduan, ez zen erasoko jokoa nagusitu, defentsakoa baizik. Azken markagailua: 27-45. Guraso baten hitzetan, eskubaloiko partidu bateko emaitza gehiago ematen zuen saskibaloiko partidu batena baino. Eta ez zebilen urruti.
Tolosarrak partidaren lehen laurdenetik aurretik jarri baziren ere, laugarren laurdenerarte ez zuten lortu lasai egoteko moduko abantailarik eta 40 minututan zehar gogor borrokatu behar izan zuten. Garaipenaz gain ordea, badituzte pozik egoteko moduko arrazoiak Tolosar gazteek. Izan ere, jarrera bikaina erakutsi zuten Bergarara joan ziren 13 jokalariek, momentu txarretan elkar animatuz eta hobetzeko gosea dutela erakutsiaz. Lasai egon daitezela, hobetu nahi badute, badute nondik hasi eta! Kar kar kar.
Partida guztian zehar atzean eginiko lanaz gain, erasoan ere zenbait eguzki printza ikusi ahal izan ziren, abiadura gehiagorekin jokatzea eta saskira begirako sena falta zaizkien arren oraindik. Kuriositate gisa, lehen eta bigarren laurdenen amaieran Jon Ander Arregi eta Lizarraldek sarturiko bi saskiraketak eta Xabi Sorarrainen azken hirukoa, bere burua gehixeago estimatzeko balioko dion hirukoa, dudarik gabe.
Gure mutilen buru eta giharretan goi mailako generoa dagoela argi dago, orain bere garaian Labe garaietan egiten zen bezala, genero hori lantzea falta da. Lanera!!