Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bihar emango zaio hasiera TAKE Eskolari

Klub guztia martxan izango da bihartik aurrera

Lehiaketako talde guztiak martxan hasi eta gero, iritsi da TAKE Eskola ere martxan jartzeko garaia. Aurtengoan, 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako gazteek osatuko dute Eskola.

Ostiralero izango dute entrenamendu saioa, 17:30etan hasi eta 19:00ak arte, Maiatzeko azken ostiralean amaiera emango zaiolarik. Hileko kuota 15 eurokoa izango da aurtengoan.

Urte hauetan jaiotakoa bazara eta saskibaloiaz gozatu nahi baduzu, zatoz TAKE Eskolara!!!

menu
menu