Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Infantilen porrota lehen jardunaldian

TAKE Amarotz taldeko infantil mutilek Azpeitiaren aurka zuten partiduan ezin izan zuten garaipena lortu

Tolosako Usabal kiroldegiak infantil errendimenduaren lehengo jardunaldia jasotzen zuen larunbatean goizeko bederatzietan, TAKE Amarotz eta Txikerra ISB Azpeitiko taldearen arteko partiduan.
Hasieratik bazekiten partidu zaila izango zela eta egoera horri aurre egiteko motibazio handiarekin iritsi ziren Erik eta Josuren mutilak. Beroketatik hasita partiduaren azken minutura arte jarrera ona erakutsi behar zuten Taketarrek.
Urduri hasi zen etxeko taldea, erasoan baloia mugitzeko arazo batzuekin, baina defentsan egindako lanarengatik berdinduta bukatu zen lehengo zatia. Bigarren zatian aldiz, Azpeitiko taldearen presioak mina egin zion Tolosako taldeari eta nahiz eta hortzak estutu eta besoak goran mantendu, partzial handi bat lortu zuten. Deskantsuan 5-21 eko markagailuarekin.
Egoera honi buelta emateko gogoz atera ziren hirugarren laurdenean, oso jarrera ona demostratzen ari ziren nahiz eta markagailuan ez ikusi, eta lan horrek fruituak eman zituen, erasoan azkarrak izanda eta defentsa sendo bat ipinita markagailuan zegoen alde hori txikiagoa bihurtu zen. Bukatzeko, azkeneko laurdenean ere esfortzu handiak egin ziren baina Azpeitiko taldearen jokoaren eraginez ezin izan zuten markagailuan aurrea hartu.
Lehenengo partidua izanda emaitzak ez du garrantzia handirik, demostratutako jarrerak bai. Gogo hau aurrera emateko gai badira saskibaloiaz gehiago gozatzeko aukera izango dute! Baina inoiz ez dugu ahaztu behar lanean jarraitu behar dugula, hasiera besterik ez da eta. 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu