Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BORROKATUTAKO PORROTA

Bera bera 50- TAKE Aralar kirolak 42

Aurreko asteburuan ez genuen partidurik jokatu baina honetan tokatzen zitzaigun. Igandean goizeko 11tan geratu ginen 12 tan Bera-Bera taldearen aurka jokatzen bait genuen Donostin.

Lehen laurdenean Bera-Beraren erritmo azkarra eta presioa zelarik, gure betiko errritmoa alde batera utzi eta hauen erritmora amoldatu ziren. Honek atakeak azkarrak eta pentsatu gabe egitea ekarri zuen eta ondorioz, Tolosarrek saskiratze gutxi lortu zituzten. Baina denfentsan lan ona egitearekin konpentsatu zuten eta Donostiarrek ere puntu gutxi sartzea lortu zuten. Markagailua 12-8 zela bukatu zen laurdena.

Bigarren laurdenean gure erritmoa berreskuratu genuen eta atakean hobeto jolasten hasi ginen, defentsa onarekin jarraituz. Bera-Berakoek presioa egiten jarraitu zuten baina hauen nekea nabari zen. Bi taldeek oso puntu gutxi lortu zituzten. Lehenengo zatia Bera-Bera markagailuan goitik zela bukatu zen, 18-15 puntuazioarekin.
Hirugarren laurdenean helburua argia zen: Lehenengo zatian defentsan eginiko lan berberarekin jarraitu eta atake onak eginez, Bera-Beraren gainetik jartzea lortu behar genuen. 3 puntuko aldea besterik ez zegoen markagailuan. Baina laurden honetako hasierako minutuetan egindako akatsak ( defentsako errebotea galtzea eta beste hainbat despiste) Bera-Berak markagailuan gora egitea ekarri zuen. Guk ere zenbait saskiratze egin genituen eta markagailua 37-27 geratu zen laurdenaren bukaeran .
Azken laurdenean oraindik irabazteko aukera bazegoen. Tolosarrek garaipena nahi zuten eta Bera-Berari gauzak zail jartzeko asmoz kantxaratu ziren.Lan ona egiten ari ziren, baina baita Donostiarrak ere, eta bi puntuko aldea gutxitzea soilik lortu genuen. Partidua Bera-Bera 50 - Take Aralar Kirolak 42 bukatu zen. Nahiz eta markagailuak ez esan, lan txukuna eta jarrera bikaina erakutsi zuten Tolosako neskek.

Esan beharra dago tiro libreko marratik botatako eta huts egindako erdiak sartu bagenitu partidua gurea izango zela. Baina, hala ere, taldea lan ona egiten ari da eta bide onetik doa. Datorren asteburuan berriro kanpoan tokatzen zaigu BKL-ren aurka, Beasainen.Denboraldia hasi aurretik hauen aurka amistosoa jokatu genuen eta jada elkar ezagutzen dira, badakigu beraien jolasteko modua nolakoa den eta astean zehar entrenamendu ona eginez gero irabazteko aukerak ditugu. Ea garaipena etxera ekartzea lortzen dugun. AUPA NESKAK! 1,2,3....TAKE!!!

menu
menu