Senior nesken bigarren garaipena jarraian
Cafes Aitona Askatuak 26- TAKE Aralar kirolak 58
Arratsaldeko 20:00retan partidua Donostian, partidua hasteko 20 minutu faltan beroketarako baloirik gabe eta partidua hastear zela normalean etxeko taldeak jartzen duen urik ez… boleto guztiak zituen partiduak saskibaloiaz ez beste edozertaz hitzegiteko.
Tolosarrek bi baja zituzten, Miren eta Amaiarenak, baina hauen ordez iritsi “berriak” ziren Lore eta Nerea zituen taldeak. Partiduak ez zuen istorio gehiegirik izan. Haseratik gure neskek 10 puntuko abantaila ireki zuten markagailuan eta egia den arren lehen 15 minutuetan aldea mantendu zela, bigarren laurdena amaitzeko zela, kontraeraso batzuk medio, 19 puntuko aldearekin joatea lortu zuten tolosarrek aldageletara.
Nahiz eta normalean partidu hauetan poliki-poliki intentsitatea jeisten joan, larunbatean taldeak partidu osoan zehar mantentzea lortu zuen. Dena den, taldeak puntuak egiteko aukera asko egiten jarraitzen du baina saskira begira ez dabil fin. Sarrera errexak hustegiten dira, saski azpiko puntuak egitea kosta egiten zaio eta arlo horretan gauza asko dagoela oraindik hobetzeko argi geratzen ari da denboraldi hasera honetan.
Atsedenaldiaren ondoren gauzak ez ziren aldatu. Tolosarrek markatzen zuten partiduaren erritmoa eta honek taldeko partaideen artean minutuak banatzea ahalbidetu zuen. Azken emaitza Cafes Aitona Askatuak 26 – TAKE ARALAR KIROLAK 58.
Larunbatean, ezohikoa ordutegian, arratsaldeko 18:00tan oraindik porrota ezagutzen ez duen EXPRESS HONDARRIBIA IKASBASKET taldearen
bisita jasoko du senior taldeak. Partidu bikaina talde on batekin indarrak neurtzeko.
1,2,3 … XUSTA!!!!